Elkartasun doinuz

Kasu honetan Orona Fundazioak aukera paregabea eskainiko digu, sentitu, oroitu eta disfrutatzeko aukera. Izan ere… musikak beste egoera batera eramaten gaitu

Orona Fundazioak Matia Fundazioan bizi diren eta musika oso gustoko duten 8 pertsona kontzertu solidario batera gonbidatzen ditu Kursaalean Abenduaren 15ean. Kontzertu berezia, bai musikarengatik eta baita ere duen helburuagatik.  Eta horrelako berezi sentituko dira baita ere kontzertura joan ahal izanik Iñaki, Nagore, Luis, Pilar, Isabel, Valeriano, Conchi eta Carlos, eta hare eta gehiago Nahia, Miren, Ainhoa, Alai, Zihara, Amaia, Natalia eta Jesusek lagunduta, Oronako langileak eta beraien sreko kolaboratzaileak, zeintzuk boluntarioki eta eskuzabaltasunez kontzertuan zehar lagunduko dieten, pertsonak gerturatzen, esperientziak eskaintzen, beraien denbora emanaz eta honetatik ikasiaz.

Kontzertuaren ondoren emango dizuegu honen berri  eta argazkiak erakutsiko dizkizuegu.

Proiektuaren egoera: Bukatuta

Ez dugu hitzik deskribitu ahal izateko boluntarioen eskuzabaltasuna: Nahia, Miren, Alai, Ainhoa, Zihara, Amaia, Natalia eta Jesus. Orona eta Axularreko boluntarioak, kolaboratu eta lagundu dietela Iñaki, Nagore, Pilar, Luis, Isabel, Valeriano, Conchi eta Carloseri. Matian bizi diren pertsonak eta zaletasun handia dutenak musikarekiko. Adibidez Conchi, gaztetatik izan du kanturako afizioa, kontserbatoriora joaten zen ezkondu aurretik. Bere oroitzapenik atseginenak 8- 9 urte zituela eskolako abesbatzatik antzeztokietan kantatzen zutenekoa dira. Kontzertu honekin, oroitzapen horiek gogora ekarri ditu, oroitzapen oso positiboak!

Iñigo Marquetek azaltzen zuen bezala kontzertuaren hasieran (Orona Fundazioko zuzendaria), izenburua ZUBIAK jarri diote eta sorkuntzan kontutan izandako zubiak etengabe daude ikusgai: aintzina eta oraina lotzen duena, kultura ezberdinak lotzen dituena, belaunaldi ezberdinak lotzen dituena, egoera ezberdinak lotzen dituena... eta hori sortu da Orona eta Matia artean, zubia: PERTSONEN arteko zubia.

Mila esker ekimen polit  honengatik eta horrelako esanguratsua dena partehartu dutenentzat, eta gainera MUNDUKO BEGIAKentzat helburu solidario bat duen kontzertua antolatzeagatik.

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

IZA

Oztoporik gabeko terapia: plis plas, uretara!

Aniztasun funtzionala duten pertsonengan kirolak eta urak dituen onurak eta gizartean integrazioak proiektu honen ardatz nagusiak dira.

Ekimen honen helburua IZAn bizi diren pertsonk, aniztasun funtzionala dutenak, hidrozinesiterapiaren onurak eduki ahal izatea da.

5000€
100
Helburua: 5.000 €

BAKARDADEAREN IRAULTZA

Bakardadea sentitu dezu noizbait? Zer egin ahal dugu?